Webgune honi buruz
|
Poeten aldarrikapen gailenen ondotik, gure hizkuntzarekin plazara jalgi ginen aspaldi, eta plazatik herri osora, jaitsi ginen mendietatik, jo genuen itsasora, hiria ere jopuntu dugu eta mundua ere bai. Mundua eraiki nahi dugu munduan. Larrekoa eta noranahikoa ez ezik, zernahitarakoa. Munduko nahi dugu gure burua eta horretarako urrats garrantzitsua, mundua gurera ekartzea. Poeten bidez, idazleen bidez, itzultzaileen bidez, gure literatura munduko egiteko pausorik sendoenetako bat emana dugu aspaldi: munduko literatura gure egitea. Hala agerkari nola liburuetan euskal literatura plazaratzen hasten den unetik munduko literaturak euskaraz plaza berera ekartzen hasten gara. Gure literatur mundua eraiki nahi izan dugunetik ekarri dizkiogu euskarari munduko literaturak, ezagutzeko, gozatzeko, imitatzeko, aldarrikatzeko, astintzeko... Ahalegin handi horren emaitza bat da euskarari ekarriak gune hau. Hainbat hizkuntzatatik euskarara itzuli diren literatur lanen bilduma. Hala liburu nola aldizkarietan euskaraz eman diren lanen katalogoa egin dugu, egileka. Egile bakoitzaren berri emateaz gain, hari buruzko informazioa eta itzulita dauzkagun haren lanak eskaini nahi izan ditugu. Lanen berri bibliografikoa, eta baita testua ere, ahal izan dugun guztietan.
Lan handia dugu oraindik ere egiteko, baina handia eginda dago, eta horretan azpimarratu beharra dago itzultzaileen lana. Literatur lanak itzultzen hartu dutena, jakina, baina baita ere armiarma proiektuaren baitan gune hau posible izan dadin eskaini digutena, haien lanak jaso eta sareratzeko baimen eta erraztasunak emanez. Alde horretatik, espreski azpimarratu beharra dago gune hau egiteko EIZIEren lankidetza funtsezkoa bilakatu dela, beraiekiko harremanean eta trukean gauzatu baita proiektua. Haiek, eta gunea diruz lagundu duten administrazioak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. |
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaďs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
Zaindari ikusezina
Dolores Redondo
itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila