1811-10-10 / 1858-10-23
Agosti Xaho

Xaho Lagarde, Josep Augustin. Zuberotar idazlea (Atarratze, 1810 - Baiona, 1858). Maulen, Oloroen eta Paben egin zituen ikasketak. Hemeretzi urte zituela, Parisa joan zen sortaldeko hizkuntzak ikastera, eta Charles Nodier-ekin harremanetan hasi zen. 1838an, Okzitaniako Tolosara joan zen bizitzera; han, Revue des Voyants izeneko aldizkari bat sortu nahian ibili zen. Handik bi urtera, Euskal Herrira itzuli eta L'Ariel egunkaria sortu zuen. Egunkari hartan eztabaida ugari izan zituen, eta bere teoria bereziak plazaratzeko leku egokia aurkitu zuen. 1848ko Iraultza piztu zelarik, L'Ariel-ek izena aldatu eta, Le Republicain de Vasconie bihurtu zen. Euskarazko astekaria ere egin nahi izan zuen, baina bi ale besterik ez zituen atera: Uscal-Herrico Gaseta (1848). Zinegotzi izendatu zuten, Goardia Nazionaleko komandante eta Basses-Pyrénées-ko kontseiluko kide. 1852an, egunkaria ateratzea eragotzi zioten, eta Xaho erbestera bidali zuten. Belgikan sartzen ez zioten utzi eta, Gasteizen hartu zuen bizilekua. 1854an, Baionara itzuli eta Safer ou les houris espagnoles eleberria argitaratu zuen. Euskaraz, Azti-begia, Agosti Chaho Bassaburutarrak Ziberou herri maitiari Parisetik igorririk beste hanitchen aitzindari argui-bidian goiz izarra (1834) izeneko liburuxka idatzi zuen. Baina, frantsesez liburu anitz plazaratu zituen; horien artean: Paroles d'un voyant, Paroles d'un Biscaien aux Liberaux de la reine Christine (1834); Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques (1830-1835) (1836); Etudes grammaticales sur la langue euskarienne (1836); Histoire primitive des Eusqueriens-basques, langue, poésie, moeurs et caractère de ce peuple (1847); Biarritz entre les Pyrénées et l'Océan: Itinéraire pittoresque (1855); Dictionnaire basque, français, espagnol et latin (1856). n Bere burua agnostikotzat, azti edo igerletzat eta ezkertiartzat jotzen zuen. Xahok, bere izpiritu erromantikoari jarraituz, asmatu zuen, besteak beste, Aitor elezaharreko pertsonaia. Kantu zaharrak biltzen ahalegin handiak egin zituen. Zumalakarregirenganako miresmen handia agertu zuen bere idazlanetan, eta gisa askotara euskal abertzaletasunaren aitzindaritzat jo daiteke.
Aitorren kondaira
itzul.: Hector Iglesias
Iker, 2008
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaïs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
Zaindari ikusezina
Dolores Redondo
itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila