euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.678 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1694-11-21 / 1778-05-30

Francois-Marie Arouet Voltaire


Voltaire, François Marie Arouet. Frantses idazlea (Paris, 1694 - Paris, 1778). Parisko erdi mailako burges familia batean sortu zen. Jesuitekin ikasi ondoren, lege ikasketak egiten hasi zen aitaren aginduz, baina alde batera utzi zituen idazteari ekiteko, eta bere burua giro libertinoetan ezagutarazi zuen. 1717an La Bastilleko kartzelan sartu zuten Orlèans-ko Felipe erregeordea eta haren gobernua bertsotan laidoztatzeagatik. 11 hilabeteko kartzelaldi hartan La Henriade poema epikoa idatzi zuen, besteak beste, eta Voltaire izena erabiltzen hasi zen. 1718an, kartzelatik atera berritan, Edipo antzezarazi zuen, bere trajedia sail luzean lehena, eta arrakasta handia lortu zuen. 1720an inoiz alboratuko ez zituen negozioak egiten hasi zen (inbertsioak, espekulazioak, maileguak, etab.), eta modu horretara bizitzan zehar dirutza handia bildu zuen. 1926an familia nobleko gizaseme batekin izandako liskarraren ondorioz berriro La Bastillera eraman zuten eta handik Ingalaterrara joateko utzi zuten irteten. Ingalaterran eman zituen hiru urteetan idazle eta filosofo ospetsuak ezagutu zituen (Pope, Swift, Gay, Locke) eta ingeles errejimen liberalarekiko miresmena sortu zitzaion. Frantziara itzultzeko baimena lorturik, jenero desberdineko obrak argitaratu zituen: Shakespeare-ren eragina zuten zenbait antzerki -Brutus (1730), Zaïre (1731)-, "konkisten eromena" kritikatzen zuen Histoire de Charles XII (1731, Karlos XII.aren historia), kristautasunaren dogmen kritika -Epître a Uranie (1733)-, etab. Alabaina, Frantziako erakundeen eta ohituren satira batek -Lettres philosophiques (Gutun filosofikoak, 1734)- sortu zuen eskandaluagatik, Madame de Châtelet bere amorantearen Lorraineko gazteluan babesa hartu behar izan zuen. Bertan iragandako urteetan (1734-1749) trajedia berri asko idatzi zituen -La Mort de César (1735, Zesarren heriotza), Mahomet (1741), Mérope (1743), etab-, bai eta bestelako obrak ere hala nola bere epikureismoaren adierazgarri den Discours sur l'homme poema (1738) edo zuzengabekeria salatzen duen Zadig ipuina (1747). Versailles-eko gortearen faborea izan zuen aldi laburrean (1744-1747) bere obrak antzezteko aukera izan zuen, eta ikuskariak aurkeztu zituen. 1746an Akademiako kide izendatu zuten. Châtelet-eko markesa hil ondoren (1749), Parisa aldatu zen iloba eta amorantea zuen Madame Denisekin. 1750ean, Prusiako Federiko II.ak deiturik, Postdam-era joan zen eta han Le Siècle de Louis XIV (1752, Luis XIV.aren mendea) obra historikoa eta Micromégas ipuin filosofikoa idatzi zituen. 1753an babeslearekin haserretu ondoren Frantziara itzuli zen, eta La Pucelle (1755, Neskatxa) Joana Arc-ekoaren gaia umorez lantzen zuen poemak katolikoen haserrea piztu zuen; urte horretan bertan Geneban bizitzea erabaki zuen. Lisboako lurrikara (1755) zela eta, probidentzia zalantzan jartzen zuen Poème sur le désastre de Lisbonne idatzi zuen (1756), J. J. Rousseau-ren kritika izan zuena. Ez obra hori ez eta Essai sur les moeurs (1756, Ohiturei buruzko saiakera) ere, ez ziren Geneban nagusi ziren kalbindarren gogokoak gertatu; horregatik beste etxe bat erosi zuen Ferney-n (Lorraine) eta hara joan zen bizitzera. Ferney-n igaro zituen Voltairek azken urte emankorrak: gutun ugari, ezin konta ahala bisitari, eta, lehengo egoitzetan egin ohi zuenez, bere antzerki obrak antzezten zituela. Literatura iharduera nagusiak bere ideia filosofikoak hedatzea zuen helburu: Candide (1759, Kandido, Ibon Sarasolak euskaratua), Leibniz-en optimismoaren aurkako ipuina; Traité sur la tolérance (1763, Tolerantziari buruzko tratatua), arrazoiaren goraipamena; Dictionnarire philosophique (1764), gizartearen, literaturaren eta erlijioaren kritika; Jeannot et Colin (1764), L'Ingénu (1767, Inozoa) ipuin filosofikoak, etab. Halaber, intolerantzia zela eta, halamoduzko epaiketetan biktima gertatu zirenen alde esku hartu zuen publikoki, askatasun indibidualen murrizketak adorez salatuz. Hil baino bi hilabete lehenago Parisa hurbildu zen Irène obraren antzezpenerako; tolerantziaren eredutzat hartzen zuen burgesia liberalak harrera ezin hobea egin zion eta Akademiako lehendakari izendatu zuten. Laurogeita lau urte zituela hil zen herriaren begirunea bereganaturik. Idazle gisa Voltairek literatura jenero asko maisutasun handiz erabili zituen: tragedia -52 obra-, poesia, obra historikoa, dialogoak, ipuin filosofikoak... Horietan guztietan bizienak ipuinak dira; haietan, ironiaz eta umorez, garaiko injustizia guztiak salatzen zituen, fanatismoaren eta intolerantziaren aurka eginez. Voltairek Jainkoarengan sinesten zuen baina ez zituen erlijioen praktikak, apaiz berekoiak eta tradizio faltsuak onartzen; moral naturala guztiona zela aldarrikatzen zuen eta, haren mendean jarriz gero, gerrak eta jazarpenak desagertu behar zutela uste zuen.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Tolerantziari buruzko tratatua

itzul.: Irati Bereau Baleztena

EHU, 2010

Limes 14

Irakurzaletasunaren arrisku izugarriaz

itzul.: Andres Urrutia

Idatz & Mintz-30, 2000

Gutun Filosofikoak

itzul.: Jon Sudupe

Klasikoak, 1995

Pentsamenduaren Klasikoak

Horra eta zaldia

itzul.: Igos Xan

Maiatz-8, 1985

Kandido

itzul.: Ibon Sarasola

Lur, 1972

KRITIKAK

Mikromega – Dabid Zuazalde, Argia (1988-05-22)

Azken kritikak

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaďs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Zaindari ikusezina
Dolores Redondo

itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]