euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.679 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1861-06-19 / 1896-12-30

Jose Rizal


Rizal y Alonso, José. Filipinetako heroi nazionala (Calamba, 1861 - Manila, 1896). Aita filipinar jatorriko lurjabe handia zuen eta ama, Teodora Alonso, Filipinetako emakume jakintsuenetako bat zen. Manilako unibertsitatean egon ondoren, Madrilen egin zituen medikuntza eta arte ikasketak. Espainian zeuden filipinarren buru bihurtu zen berehala eta Madrilen itxuratu zituen Filipina uharteen independentziarako lehen asmoak: harentzat, benetako etsaia ez zen guztiz ahulduta zegoen Espainiako estatua, Filipinetako koloniak lotuta zeuzkaten frantziskotar, agustindar eta domingotar fraile ordena kristauak baizik. Rizalek Parisen eta Heidelberg-en bukatu zituen medikuntza ikasketak. 1886an argitaratu zuen lehen eleberria, tagaloz idatzia, Noli me tangere, fraideen aurkako liburua. 1891n idatzi zuen El filibusterismo liburua, eta Filipinetako uharteen autonomiaren aldeko propagandaren ardura hartu zuen ondoren, Bartzelonan. Rizal-en programaren arabera, Filipinetako uharteak Espainiako estatuko herrialde bihurtuko ziren, ordezkaritza bat izango zuten Gorteetan, espainiar fraideen ordez filipinatar apaizek ihardungo zuten aurrerantzean, biltzeko eta mintzatzeko askatasuna errespetatuko zen eta filipinatarrek eta espainiarrek eskubide berberak edukiko zituzten legeen aurrean. 1892an Filipina uharteetara jo eta Liga Filipina bake higikundea osatu zuen Manilako hirian. Atxilotu eta Mindanaoko uhartera eraman zuten. Lau urtez eduki zuten espainiarrek han, eritegi batean lanean. 1896an hasi zen Katipunan isilpean ziharduen erakunde abertzalearen matxinada, eta erakunde horrekin harremanik ez zuen arren, militar espainiarrek atxilotu eta, traidoretzat hartu ondoren, hiltzera kondenatu eta Manilan fusilatu zuten. Ultimo adiós (Azken agurra) poema gogoangarria idatzi zuen hil bezperan.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Maria Clararen abesa

itzul.: Sabin Muniategi

Olerti, 1967

Azken kritikak

Odolaren sua
Irene Nemirovski

itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaďs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Victor Hugo
Claude Gueux

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]