1888-09-26 / 1965-01-04
T.S. Eliot

Eliot, Thomas Stearns. Ingeles olerkari, kritiko eta antzerkigilea, Estatu Batuetakoa jatorriz (Saint Louis, Missouri, 1888 - Londres, 1965). Lehen ikasketak Harvardeko unibertsitatean egin zituen. 1911n Sorbonan eta Oxforden ere aritu zen ikasten, eta literatura hautatu zuen berehala lanbidetzat. The Love Song of J. Alfred Prufrock (1915, J. Alfred Prufrocken amodiozko kantua) lehen obraren bidez molde poetiko berriak sortu zituen, XIX. mendeko tradiziotik bestaldera. Ezra Pounden bitartez ezagutu zuen Italiako poesia berria (Ara Vos Prec, 1920) eta kritika lanetan hasi zen. The Waste Land (1922, Lur eremua, Joseba Sarrionandiak itzulia) izan zen bere sormenaren gailurra jo zuen poema liburua. Gauzen kanpoko itxuraren eta izpirituko errealitatearen arteko harremanen arazoak ageri dira Ash-Wednesday (1930, Hausterre eguna) obran, penitentzia eta salbazioa gaitzat harturik. Garai hartan T.S. Eliotek «erregezalea, klasikoa eta anglikanoa» zela aitortu ohi zuen. Four Quartets (1935-1943, Lau Quartetto, Gabriel Arestik itzulia) asmo poetiko berriz egin zuen: denbora barruko nahiz denboraz harantzagoko gertakarien azalpena da. The Family Reunion (1939, Familiarteko bilera), The Rock (1934, Haitza) eta Murder in the Cathedral (1935, Hilketa katedralean) obrak bere izpiritu mistikoaren adierazgarri dira. The Cocktail-Party (1950, Cocktail Jaia) eta The Confidential Clerk (1954, Konfidantzazko morroia) obretan norberaren patua bilatu eta onartu beharraz ihardun zuen. Elioten obra dramatikoek ez dute bere poesiak gaien aldetik azaltzen duten batasunik. n 1948an Literatura Nobel saria jaso zuen.
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaďs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
Zaindari ikusezina
Dolores Redondo
itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila