euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.678 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1740-06-02 / 1814-12-02

Sadeko Markesa


Sadeko markesa. (Donatien Alphonse François de Sade). Frantses idazlea (Paris, 1740 - Charenton, 1814). Sexu perbertsio bati, sadismoari, izena eman zion. Bizitzako 30 urte eman zituen kartzelan eta, erromantizismoaren garaian gaizkiaren iruditzat hartua izan ondoren, XX. mendean baizik ez da benetan ezaguna gertatu. n Condé printzearekin gorteko familia noblean sortu zen. Zazpi Urteko Gerran zaldun ofiziala izan ondoren, kapitain graduarekin utzi zuen armada. 1763an Renée-Pélagie de Montreuil-ekin ezkondu zen, eta harekin bi seme eta alaba bat izan zituen. Urte hartan kartzelaratu zuten lehen aldiz, erregearen aginduz, eta 1768an gero inmoralitatez salaturik. 1772an Marseillen prostituta batzuk pozoitzea leporatu zioten, eta hiltzera kondenatu, baina Sardiniara ihes egin zuen. La Coste-ko bere gaztelura itzuli zen ezkutupean, baina limurtu zituen auzoko neska-mutilen gurasoek salaturik, berriro Italia aldera ihes egin behar izan zuen ezkonarreba lagun zuela. 1776n Frantzian berriro, eskandalu hurrenkera etengabeen ondorioz 1777an atxilotu zuten Parisen, eta Vincennes-ko espetxean sartu. 1790 arte presondegian egon zen, La Bastille-n azken garaian. Kartzelaldi hartan eleberriak eta antzerki obrak idazteari ekin zion espetxeko asperdura gainditzearren. Ordukoak dira, besteak beste: Dialogue entre un prêtre et un moribond (1782, Apaizaren eta hil zorian den baten arteko solasa); Les 120 Jounées de Sodome (1785, Sodomako 120 egunak); Les infortunes de la vertu (1787, Bertutearen ezbeharrak). 1790ean askatu zuten, Iraultzaren ondorioz. Bere emaztearengandik banatu ondoren eleberriak idazten jarraitu zuen: Justine ou les Malheurs de la vertu (Justine edo bertutearen zorigaitzak), Juliette. 1792an Iraultzarako lan egin zuen zenbait kargutan, erietxeen erreforman parte hartuz eta idazki aberkoiak eginez. Izuaren garaian, alabaina, moderatu zelako salatu zuten, eta 1794an gilotinatik doi-doi libratu zen. Ondoko urteetakoak dira: La philosophie dans le boudoir (1795, Filosofia apaingelan) eta La Nouvelle Justine (1797, Justina berria). 1801ean, Napoleonen agintepean jadanik, berriro atxilotu zuten eta 1803an erotzat hartu eta Charenton-eko eroetxean sartu zuten; hil arte egon zen han. n Sadek obra zabala utzi zuen, parte bat Kontsulatuko eta Inperioko poliziak eta familiartekoek desegin zutena: idazki politikoak, antzerki obrak, eleberriak. Azken sailekoak dira ezagunenak. Haietan, etengabeko transgresioa dela bide, benetako pentsamendu filosofikoa eta are metafisikoa azaltzen du. Saderen ustetan esperientzia ezagutzaren oinarria da eta, gainera, sentipena zenbat eta bortitzagoa izan are gardenagoa da handik ateratzen den ezagutza. Hortaz, oinazea denez sentipen biziena, esperientzia modu hori bultzatutzen du sadismoak, bost zentzumenek jasoko dituzten sentipen horiek berretu behar baitira. Hortik dator bere idazkietan aurkitzen den sexu gehiegikerien deskripzioaren xehetasuna. Materialista eta ateoa zen, eta Izadiak gizakiak lurrean jarri baditu, ahalik eta atsegin gehiena hartzeko jarri dituela aldarrikatzen zuen behin eta berriro, hura lortzearren biktimak sortzen eta krimenak obratzen badira ere. XX. mendean surrealistek berriro aurkitu zuten urte askotan legez Frantzian bertan galarazia izan den autore hau.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Filosofia apaingelan

itzul.: Bego Montorio / J.M. Elexpuru

Txalaparta, 2001

Literotura 8

Justine edo Bertutearen zorigaitzak

itzul.: Mikel Hoyos Sein

Ibaizabal, 1997

Literatura Unibertsala 61

KRITIKAK

Filosofia apaingelan – Ibon Egaña, Euskaldunon Egunkaria (2002-03-09)

Azken kritikak

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaïs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Zaindari ikusezina
Dolores Redondo

itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]