1864-09-29 / 1936-12-31
Miguel Unamuno

Unamuno y Jugo, Miguel de. Bizkaitar idazlea eta filosofoa (Bilbo, 1864 - Salamanca, 1936). Batxilergoa Bilbon ikasi ondoren, Filosofia eta Letrak karrera Madrilen egin zuen. 1883an karrera amaiturik, hurrengo urtean doktore titulua lortu zuen Crítica del problema sobre el origen y prehistoria de la raza vasca izeneko tesiarekin. 1888an Bizkaiko Aldundiak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedra sortu zuen eta hura lortzeko lehiaketan parte hartu zuen, besteren artean R. M. Azkuerekin eta S. Aranarekin. 1891n Salamancako unibertsitateko grezierako katedra lortu zuen. Gaztetan euskaltzale azaldu bazen ere 1901ean Bilbon emandako hitzaldian euskara mundu modernorako ezgai zela iritzita, bere hizkuntza alde batera uzteko aholkatzen zien euskaldunei. Urte berean Salamancako errektore izendatu zuten, baina 1914an kargu hartatik kendu zuten behin eta berriro gobernuaren aurka azaltzeagatik. 1924an Primo de Rivera jeneralaren gobernuak katedratik bota eta Fuerteventura (Kanariak) uhartera erbesteratu zuen. Lau hilabete han eman ondoren, Frantziara ihes egin zuen. Lehen Parisen eta gero Hendaian kokatu zen. 1930ean, Primo de Riveraren diktadura jautsirik, Espainiara itzuli zen eta Salamancako unibertsitateko errektore egin zuten berriro (1931). II. Errepublikako Gorteetako diputatu hautatua izan zen. 1936an ez zen militarren matxinadaren aurka irten eta haiek, jadanik jubilaturik zegoela, errektore izendatu zuten berriro, nahiz eta Millán Astray-rekin izandako eztabaida publikoaren ondorioz kargua kendu zioten eta bere etxean atxilotua eduki zuten. Handik bi hilabetera hil zen. n Obra eta pentsamendua. Dogmatismo ororen aurkakoa zen Unamuno, arrazoiaren, sentimenaren eta fedearen arteko tentsioa da bere obraren ezaugarri nagusia: gizakiaren hilezintasun irrikia arrazoiak eta errealitateak ukatua da, eta fedeak bakarrik lagun diezaioke gizonari; borroka hori -berak agonia deitzen zuen- da Unamunoren saioen eta eleberrien gai nagusia. Kierkegaard-en pentsamoldetik hurbil dago Unamuno, eta lehen existentzialisten artean ezarri ohi da. Inolako dotrinarik sortu gabe eragin handia izan zuen garai hartako espainiar intelektualetan. Saio garrantzitsuenak: Vida de Don Quijote y Sancho (1905); Del sentimiento trágico de la vida en los hombres y en los pueblos (1913, X. Kintanak euskarara itzulia); La agonía del cristianismo (1925). Soiltasuna da Unamunoren eleberrien bereizgarria, ez dute deskribapenik ez ohituren irudikapenik, barne dramak dira askotan, Europan garai hartan egiten zen literatura berrienaren ildotik moldatuak. Amor y pedagogía (1902); Niebla (1914); Tres novelas ejemplares (1920); Abel Sánchez (1917, Miren Arratibel eta Aintzane Atelak euskarara itzulia); La tía Tula (1921); Cómo se hace una novela (1925); San Manuel Bueno, mártir (1933) dira Unamunoren eleberri nagusiak. Halaber, haren izpirituaren kezken berri ematen dituen poesia liburuak ondu zituen, besteak beste: Poesías (1907); Rosario de sonetos líricos (1912); El Cristo de Velázquez (1920). Antzerkia eta bidaia liburuak ere argitaratu zituen.
Kristautasunaren agonia
itzul.: Xabier Kintana
Elkar, 1996
Karmel, 1968
KRITIKAK
Laino – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1998-12-26)
Kristautasunaren agonia – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1997-10-04)
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaďs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
Zaindari ikusezina
Dolores Redondo
itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila