euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.679 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1854-05-07 / 1937-08-18

Arturo Campion


Campión Jaime-Bon, Arturo. Idazle, politikari, filologo eta gramatikalari euskalduna (Iruñea, 1854 - Iruñea, 1937). 22 urterekin amaitu zituen Zuzenbide ikasketak Madrilen eta urte berean eman zuen argitara Consideraciones acerca de la cuestión foral y los carlistas de Navarra, foruen aldeko obra. Urte haietan jarri zen harremanetan Antoine d'Abbadierekin, Duvoisinekin, Bonaparte Printzearekin, Jean Jaurgainekin eta beste hainbat euskal jakintsurekin, eta Asociación Euskara de Navarra elkartearen sorkuntzan parte hartu zuen (1878). Euskara ikasi zuen eta euskarari buruzko ikerlanetan hasi zen. 26 urte zituela hainbat euskalkitara bihurtu zen Orreaga balada idatzi zuen, 1883an Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua Eúskara obra ondu zuen eta 1884ean Gramática Bascongada de los cuatro dialectos literarios de la lengua eúskara obra handia plazaratu. Literatura ere landu zuen: euskal historian eta ingurunean girotu zituen erdaraz eginiko kontakizun laburrak eta eleberriak (Euskariana. Fantasía y realidad, kontakizun laburren bilduma; 1881tik aurrera idatziak dira eta 1890etik aurrera argitaratuak; Don García Almoravid eleberria, 1889; Blancos y Negros, arrakasta handia izan zuen eleberria, 1899; La Bella Easo eleberria, 1909). n Kristautasunak, foruzaletasunak eta Nafarroarekiko eta Euskal Herriarekiko atxikimendu hertsiak moldaturiko gizona izan zen; politikan egonezin eta alderdien aurrean uzkur agertu zen beti —eztabaida ugari izan zituen alderdi guztiekin—; hala ere, 1893an Madrilgo Gorteetako diputatu aukeratu zuten, Nafarroako hautagai zerrenda integristan aurkeztu ondoren. 1894etik aurrera, ezin konta ahala liburu, artikulu, hitzaldi eta txosten prestatu zituen Nafarroa eta Euskal Herriko historia, literatura, hizkuntza eta politikari buruz. 1904ean Euskaltzaleen Biltzarra elkarteak Irunen egin zuen bilkura nagusiko buru izan zen. 1910. urtean hasi zen Orígenes del Pueblo Euskaldun obra prestatzen (1926an eman zuen argitara lehen liburukia); 1914ean ordura arteko Nafarroako historia ikerketak astindu zituen Nabarra en su vida histórica lana argitaratu zuen Geografía del País Vasco-Navarro obraren barnean. 1918an, 63 urte zituela, bere literatura lan preziatuenak bilduz, Euskariana. Fantasía y realidad saileko kontakizun laburrak plazaratu zituen. Kontakizun hauek (El Bardo de Izalzu, Pedro Mari, La Flor de Garralde, Sancho Garcés, Gratxina, Yan Pier Bidart, Una noche en Zugarramurdi...) euskarara eta beste hizkuntza batzuetara itzuli dira. Urte berean, Oñatiko Biltzarrean sortu zen Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Lehendakari izendatu zuten. 1923an, historia ikerketak biltzen zituen Euskariana liburuki berri bat eman zuen argitara; 1931n Orígenes del Pueblo Euskaldun obraren bigarren liburukia eta 1936an hamabigarren Euskariana eta bukatu gabe utziko zuen Orígenes del Pueblo Euskaldun lanaren hirugarren liburukia. n Arturo Campión, Nafarroak eman duen historigile zorrotz eta euskaralari garrantzizkoenetakoa (euskaltzaina izan zen, Euskaltzaindiaren sortzetik), Iruñean hil zen, 83 urte zituela, 1937ko irailaren 5ean, 1936ko gerraren eraginak ikusi ondoren eta isiltasun handienean. Argitaratu gabe utzi zituen, besteak beste, euskal literaturari buruzko obra bat eta La Monja izeneko eleberria.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Jaun Done Antxiko Xabierrekoren maiñada

itzul.: Yon Etxaide

Egan, 1976

Izkuntza eta abenda

itzul.: Larrañaga

Euzko Gogoa, 1959

1

Erraondoko azken danboliteroa II

itzul.: Ibar

Euzko Gogoa, 1955

3-4

Itzaltzu'ko koblaria

itzul.: Andoni A. Sorrarain

Euzko Gogoa, 1954

4

Erraondoko azken danboliteroa I

itzul.: Ibar

Euzko Gogoa, 1952

9-10

Larraldeko lorea

itzul.: Domingo Agirre

, 1918

Azken kritikak

Odolaren sua
Irene Nemirovski

itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaïs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Victor Hugo
Claude Gueux

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]