1809-01-19 / 1849-10-07
Edgar Allan Poe

Poe, Edgar Allan. Estatu Batuetako idazlea (Boston, 1809 - Baltimore, 1849). Gurasoak antzezleak zituen. Bi urterekin umezurtz geratu zen eta John Allanek, Richmondeko tabako merkatari aberats batek semetzat hartu zuen. 1815etik 1820ra Ingalaterran bizi izan zen. Estatu Batuetara itzulirik Virginiako unibertsitatean egin zituen ikasketak, baina 1826an aitaordearekin izandako liskarren ondoren ikasketak utzi eta West Pointeko ikastetxe militarrean sartu zen; 1830ean bota zuten handik diziplinarik ez omen zuelako. 1835ean hamalau urte zituen bere lehengusina Virginiarekin ezkondu zen. 1835tik 1837ra literatura kritika egin zuen Southern Literary Messenger aldizkarian. 1847an emaztearen heriotzak krisialdi latza sortu zion. Miseriak, egonezinak, maite zuen emakumearen heriotzak, jokoak, alkoholak eta laudanoak eragin handia izan zuten haren bizitzan. Baltimoreko kale batean aurkitu zuten delirium tremens-ak jota eta handik egun batzuetara hil zen. Fantasiazko, beldurrezko eta umorezko ipuinaren maisu izan zen, eta polizia eta zientzia fikzio jeneroen aitzindari. Literatura kritika zorrotzak idatzi zituen. Estatu Batuetako kritikak gaitzetsi zuen, baina Europan berehala arrakasta handia izan zuen, Baudelairek eta Mallarmék haren lanak frantsera itzuli eta goraipatu zituztelako batipat. n Haren idazlan nagusiak. Ipuinak: Ligeia (1838), The Fall of the House of Usher (1839, Usher etxearen eroraldia), William Wilson (1840), Murders in the Rue Morgue (1841, Morgue kaleko hilketak), The Masque of the Red Death (1842, Herio gorriaren mozorroa), The Black Cat (1843, Katu beltza), The Gold Bug (1843, Urrezko kakalardoa), The Cask of Amontillado (1846, Jon Mirandek Amontillado upela izenez eta Oskilasok Upela amontilladuzkoa izenez euskaratua). Poeren bi ipuin bilduma daude euskaraz: Botila batean aurkitutako eskuizkribua eta beste ipuin batzuk, Koro Navarrok itzulia, eta Ligeia, izu ipuinak, Migel Anjel Unanuak itzulia. Olerkiak: The Raven (Belea), To Hellen (Hellenentzat), Ulalume, Anabel Lee, The Bells (Kanpaiak), Alone (Bakarrik). Eleberria: The Narrative of Arthur Gordon Pym of Nantucket (1837, Nantucketeko Arthur Gordon Pymen abenturak). Saiakerak: The Philosophy of Composition (1846, Olerki baten filosofia), Belea olerkia nola idatzi zuen azaltzen duena, Eureka (1848), The Poetic Principle (1850, Poesiaren hatsapenak).
Bihotz Zelataria eta Katu Beltza
itzul.: Ana Arakistain
Desclee de Brouwer, 2001
Belea
itzul.: Harkaitz Cano
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
Rue Morgueko hilketak
itzul.: Iñaki Mendiguren
Elkar, 1996
Branka 55
Gutun ebatsia
itzul.: Juan Mari Mendizabal
Erein, 1996
Milabidai 8
Misteriozko ipuinak 1/2
itzul.: Iñaki Mendiguren
Elkar, 1991
Irakurmendi 19-20
Botila batean aurkitutako eskuizkribua eta beste ipuin batzuk
itzul.: Koro Navarro
Txertoa, 1989
Larrun 23
Ulalume
itzul.: Migel Anjel Unanua
Hegats-1, 1989
Ligeia-izu ipuinak
itzul.: Migel Anjel Unanua
Elkar, 1987
Erdal Literatura 58
KRITIKAK
Kontakizunak – Ander Irizar, eizie.org (2012-05-29)
Kontakizunak – Kirmen Uribe, The Balde (2002-02-01)
Kontakizunak – Javier Rojo, El Correo (2001-07-11)
Kontakizunak – Karlos del Olmo, Euskaldunon Egunkaria (2001-07-07)
Kontakizunak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2001-05-05)
Gutun ebatsia – Javier Rojo, El Correo (1997-09-18)
Rue Morgueko hilketak – Jon Eugi, Euskaldunon Egunkaria (1997-02-22)
Ligeia. Izu ipuinak – Xabier Mendiguren, Argia (1987-12-27)
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaïs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
Zaindari ikusezina
Dolores Redondo
itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila