euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.679 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1799-05-20 / 1850-08-18

Honore Balzac


Balzac, Honoré de. Frantses idazlea (Tours, 1799 - Paris, 1850). Hamalau urterekin Parisa joan zen bere familiarekin; bi legegizonekin aritu zen han lanean. Hogei urte zituela familiarekin ados jarririk, bi urteko epea hartu zuen bere idazle bokazioa frogatzearren. Bere lehen lanek —izengoitiz sinatuta argitaratuak— ez zuten arrakastarik lortu. 1822an Mme de Berny-rekin harremanetan jarri zen; honek aristokraziaren mundua ezaguterazi zion eta diru laguntza eskaini. 1825etik 1828ra bitartean zenbait negozio abiarazi zuen, baina batere onik gabe. Handik harat, amodiozko atxikimendu ugariekin batean, literatura lan joria eta funtsezkoa burutzeari ekin zion hogei urtez bete-betean. 1829an jadanik bere izenez sinaturiko La physiologie du mariage saioak eta Le Dernier Chouan eleberriak —1841ean Les Chouans izango zenak— entzute handia eman zioten. Eleberriak etengabe argitaratzen jarraitu zuen, horien artean: Une passion dans le désert (1830), La peau de chagrin (1831), Le curé de Tours (1832), Eugénie Grandet (1833). Laster, eleberri bateko pertsonaiak besteetan ere agerterazteko ideia otu zitzaion, era horretara gizarte oso bat moldatzeko moduan. Le Pére Goriot (1834) eleberrian lehen aldiz abiatu zen bide horretan barna. n Balzac-ek laurogeitamabost bat eleberri idatzi zuen, La Comédie Humaine izenburupean bildurik. Gainera, hogeitamar ipuin (Les Contes drolatiques, 1832-1837) eta bost antzerki idatzi zituen. Egunkarietan eta aldizkarietan Balzac-en sinadura guztiz preziatua zen. Gutun ugari idatzi zuen; 1850ean haren emazte bihurtu zen Eveline Hanska-rekin, bereziki, gutun truke luze bezain interesgarria izan zuen. n Balzac-en prosak Frantziako gizarte osoa azaltzen dio irakurleari, berak zioenez «erregistro zibilarekin lehian». Frantses gizartearen irudi hau moldatzearren, Balzac-ek estetika errealista erabili zuen, xehetasunez beteriko deskripzio eta erretratuak eginez. Kontatzailearen antzeak eta pertsonaien gorabehera psikologikoen eta sozialen analisi sakonak eman diote eleberri bilduma honi literatura modernoan merezimendu osoz lortua duen lehen mailako lekua.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Maisulan ezezaguna

itzul.: Josu Zabaleta

Artium, 2006

Goriot Zaharra

itzul.: Pedro Diez de Ulzurrun

Ibaizabal, 1996

Literatura Unibertsala 58

Gauezko Españarik gauezkoena

itzul.: Anjel Valdes

Baroja, 1987

KRITIKAK

Goriot zaharra – Markos Zapiain, Euskaldunon Egunkaria (1999-10-23)

Goriot zaharra – Jon Eugi, Euskaldunon Egunkaria (1998-01-31)

Azken kritikak

Odolaren sua
Irene Nemirovski

itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaïs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Victor Hugo
Claude Gueux

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]