euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.678 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1861-12-19 / 1928-09-13

Italo Svevo


Svevo, Italo. (Jaiotza izenaz Ettore Schmitz). Italiako idazlea (Trieste, 1861 - Motta di Livenza, 1928). Bavarian egin zituen ikasketak, eta alemaniera ikasi zuen. Banku batean hasi zen lanean eta bere lehen eleberriak, Una Vita (1892, Bizitza bat), badu giro horren arrastorik. L'Indipendiente egunkarian kritikak eta artikuluak idatzi zituen. 1898an argitaratu zuen bigarren eleberria, Senilità (Zaharreria). Bi eleberri hauen arrakastarik ezagatik etsita literatura utzi zuen aldi batez. Bitartean bankua utzi eta enpresa handi batean hasi zen lanean zuzendari gisa eta Europa osoan zehar ibili zen bidaian, Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian bizi izan zela. 1896ean Diario per la fidanzata (Andregaiarentzako egunkaria) idatzi zuen, burgesia gogor kritikatzen zuena. 1904an Joyce ezagutu zuen eta haren eragina eta bultzada izan zuen. 1923an La coscienza di Zeno (Zenoren kontzientzia) maisu lana idatzi zuen, hasieran Joycek famatu eta gero kritikari askok goraipatu zuten eleberria, psikoanalisiaren teoria literaturara aldatzen zuena. 1927an Vino generoso, eleberri laburra, eta 1928an Una burla riuscita, ipuin bilduma, argitaratu zituen. Auto istripu batean hil zen. Hil ondoren argitaratutako liburuak: La Novella del buon vecchio e della bella fanciulla (1930, Agure onaren eta neskatxa ederraren ipuina), Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti (1949, Bidaia labur sentimentala eta argitara gabeko beste kontakizun batzuk), Saggi e Pagine Sparse (1954, Saiakerak eta orrialde solteak), Commedie (1960, Komediak). Svevo kultura handikoa zen; idazle errealisten, italiar, frantses eta aleman klasikoen, Schopenhauer-en eta batez ere Freuden eragina izan zuen eta bizi izan zen artean arrakastarik izan ez bazuen ere, haren ekarria garrantzi handikoa izan da XX. mendeko literaturan.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Bidaia sentimental laburra

itzul.: Maite Lopetegi

Ibaizabal, 1998

Literatura Unibertsala 72

KRITIKAK

Bidaia sentimental laburra – Javier Rojo, El Correo (1998-10-28)

Azken kritikak

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaďs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Zaindari ikusezina
Dolores Redondo

itzul.: Josu Zabaleta
Iraitz Urkulo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]