1898-06-05 / 1936-08-18
Federico Garcia Lorca

García Lorca, Federico. Espainiar olerkaria eta antzerkigilea (Fuentevaqueros, Granada, 1898 - Viznar, Granada, 1936). Zuzenbidea eta filosofia eta letra ikasketak egin zituen. Literatura ez ezik, musika eta marrazkia ere landu zituen. 1919an Madrileko Ikasleen Egoitzan sartu zen eta bertan ezagutu zituen Dalí, Buñuel, Prados, Alberti, Moreno Villa eta beste artista batzuk, gerora garrantzi handikoak izan zirenak. 1922an lehen poema bilduma eman zuen argitara, Libro de poemas izenekoa. 1926an Góngorari buruzko hitzaldi bat eman zuen; izan ere, Góngora izan zen Lorcaren belaunaldia, 27koa alegia, markatu zuen poeta nagusia. Gero Canciones, Romancero gitano eta Poema del cante jondo, argitaratu zituen Andaluziako molde tradizionalak landuz, misterioaren eta mitoaren haritik, heriotzaren gaiarekin larrituta; izan ere, Andaluziarekin oso errotuta izaki, eskualde hark eragin nabarmena izan zuen García Lorcaren lanetan. 1929an Estatu Batuetara joan ondoren argitaratu zuen Poeta en Nueva York izeneko poema bilduma. Bertan surrealismoaren bidetik hiritzarren alienazioa azaltzen du, ordu arteko bere bidetik oso beste era batera. Errepublikaren garaian sona handia izan zuen García Lorcak literaturaren munduan eta lan ugari sortu eta eragin zuen: La Barraca antzerki taldea eratu zuen esaterako gobernuaren eskariz, eta Espainiako herri askotan ibili zen klasikoen lanak jokatzen. Berak idatzitako antzerki lanetan desioa eta errealitatea kontrajarriak daude. Mariana Pineda, Bodas de sangre, Yerma, La casa de Bernarda Alba, eta El público dira antzerki lan ezagunenak; azkena izan zen surrealismoaren estetikarekin abangoardiekin lotuena. Antzerkigile handia izan bazen ere, ez zuen inoiz poesia bazter batera utzi. 1936ko abuztuan Gerra Zibila hasita, frankistek atxilo hartu eta fusilatu zuten.
Egunsentia
itzul.: Harkaitz Cano
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
Iturriko urretxindorrak
itzul.: Maria Dolores Agirre
, 1968
Iturri-legor
itzul.: Maria Dolores Agirre
, 1968
Olerti, 1959
Olerti, 1959
Olerti, 1959
Olerti, 1959
KRITIKAK
Poeta New Yorken – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2004-03-12)
Odolaren sua
Irene Nemirovski
itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaïs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila