1883-07-03 / 1924-06-03
Franz Kafka

Kafka, Franz. Alemanieraz idatzi zuen txekiar idazlea (Praga, 1883 - Praga, 1924). Aita judu merkataria zuen, eta oso harreman berezia izan zuen harekin: Brief an den Vater (1919, Aitari gutuna) izeneko liburua da harreman horien azalpenik larriena. Oreka sentimentalaren bila ibili zen beti eta maitale bat baino gehiago izan zuen: Felice Bauer, Milena Jesenska (1920-1922, Briefe an Milena, Milenari gutunak), eta Dora Dyamant, baina ez zuen sekula oreka hori iritsi. Zuzenbide ikasketak egiten hasi zen, gogoz kontra, eta 1906an bukatu zituen. Ondoren aseguru etxe batean lan egin zuen, enplegatu gisa. Tuberkulosiak jota, bolada luzeak pasa zituen sendatzeko asmoz Riva del Gardan 1910ean, Meranon 1920an, eta, azkenean, Kirling-go erietxean, Vienatik hurbil. Han hil zen. n Idazlanak. 1913an argitaratu zuen Betrachtung (Gogoeta). 1916an Die Verwandlung (Itxura-aldaketa, Xabier Kintanak euskaratua) argitaratu zuen, Kafkaren kontakizunik ezagunena. 1910-1920. urte bitartean idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, baina argitaratu gabe utzi zituen, eta ez argitaratzeko agindua emana utzi zuen testamentuan. Max Brod haren adiskideak, ordea, ez zion kasurik egin eta argitara eman zituen. Ipuin andana bat dago horien artean; lehenengo: Das Urteil (1916, Kondena), In der Strafkolonie (1919, Espetxe kolonian), Der Landartz (1919, Herriko medikua), Beim Bau der chinesischen Mauer (1918, Txinako harresia); eta hurrengo, hiru eleberri bukatugabeak: Amerika (1927); Der Prozess (1924, Auzia); Das Schloss (1926, Gaztelua). Kafkaren lanetako gai nagusiak errua eta kondena dira. Pertsonaiak (sarri askotan Kafka bera: K.) errudunak izaten dira, ageriko arrazoirik gabe. Indar ilun garaiezin batzuek epaitzen dituzte, eta bizitza dohatsu librea kentzen diete. Bizitza hori munduaren beste dimentsio batean, beste errealitate batean kokatzen ote den irudipena izaten dute. Kafkaren lana gaur egungo giza existentziaren azalpen poetiko nagusitzat jotzen da.
Bizian argitaratuak
itzul.: Naroa Zubillaga
Alberdania-Elkar, 2007
Literatura Unibertsala 134
Metamorfosia
itzul.: Rufino Iraola
Hiria, 2000
Legearen aurrean
itzul.: Xabier Kintana
Ipuin gogoangarriak, 1997
Erein
Txistu y Tamboliñ, 1985
Zubia
itzul.: Joseba Sarrionandia / Mitxel Sarasketa
Hamairu ate, 1985
Elkar
Itxura aldaketa
itzul.: Xabier Kintana
Kriselu, 1970
40
KRITIKAK
Bizian argitaratuak – Javier Rojo, El Correo (2008-04-12)
Bizian argitaratuak – Bixente Serrano Izko, Berria (2008-01-08)
Bizian argitaratuak – Karlos Del Olmo, Eizie.org (2008-01-08)
Bizian argitaratuak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2008-01-04)
Bizian argitaratuak – Bixente Serrano Izko, Berria (2007-12-16)
Ipuinak – Javier Rojo, El Correo (1996-04-25)
Prozesua – Juan Luis Zabala, Euskaldunon Egunkaria (1994-06-05)
Odolaren sua
Irene Nemirovski
itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaïs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila