1832-01-27 / 1898-01-14
Lewis Carroll

Carroll, Lewis. (Charles Lutwidge Dodgson-en goitizena). Ingeles idazlea (Daresbury, Cheshire, 1832 - Guilford, Surrey, 1898). Matematiketan eta logikan aditua zen; Oxfordko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1881era arte, eta zientzia lan interesgarriak argitaratu zituen (Determinanteen oinarrizko tratatua, 1867; Euklide eta bere arerio modernoak, 1879). Nahiago zuen haurrekin ibili helduekin baino, eta Alice Liddel neskatoak eskatuta idatzi zuen, 1865ean, Alice's Adventures in Wonderland (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian, Gurutze Mujikak eta Manu Lopezek euskarara itzulia), fantasia eta umorezko obra guztiz ospetsua. Arrakasta handia izan ondoren, 1872an Through a looking-glass and What Alice found there (Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena, Manu Lopezen itzulpena) argitaratu zuen, helduen mundua eta logika haurrak aurrera egiten duen xake taula baten irudian azaltzen duen liburua. The Hunting of the Snark (Sugrazoaren Ehiza) poema laburra idatzi zuen 1876an, fantasia eta hitz jokoan oinarritua (snake «suge» eta shark «marrazo» hitzez baliaturik sortu zuen hitz berria da snark). Sylvie and Bruno (Sylvie eta Bruno) 1889-1893an idatziriko lanean haurren munduari buruzko ikusmolde berri bat azaldu zuen. Argazkien munduan ere barneratu zen; gai nagusitzat neskato gazteak hartu zituen, baina utzi behar izan zuen, diakono gisa zuen izen ona honda ez zedin. Bere azken lanetan, A tangled tale (Istorio bihurri bat, 1885) eta Dortokak Akileri esan ziona (1894), umorez erabili zuen logika matematikoa.
Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena
itzul.: Manu Lopez Gaseni
Pamiela, 1990
Tamaina txikia 10
Aliceren abenturak lurralde miresgarrian
itzul.: Manu Lopez
Pamiela, 1989
Alizia herrialde harrigarrian
itzul.: Cruz Mujika
Lur, 1979
Tximista 8
KRITIKAK
Ispiluan barrena (eta Alicek han aurkitu zuena) – Josu Landa, Argia (1990-04-08)
Aliceren abenturak lurralde miresgarrian – Josu Landa, Argia (1990-02-04)
Odolaren sua
Irene Nemirovski
itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz
Madame Bovary
Gustave Flaubert
itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia
Venusen delta
Anaďs Nin
itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola
Zer da artea?
Leon Tolstoi
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga
Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid
itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez
Meaulnes Handia
Alain Fournier
itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola
Bizitza amets
Calderón de la Barca
itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo
Ipuin irlandarrak
zenbait egile
itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi
Krimenak
Ferdinand von Schirach
itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz
Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov
itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo
2013 Maiatza
2013 Apirila
2013 Martxoa
Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua
2013 Otsaila
Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa
2013 Urtarrila
2012 Abendua
Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut
Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia
2012 Azaroa
Ipuin gogoangarriak
hainbat egile
2012 Urria
Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek
2012 Iraila