euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.678 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1859-08-04 / 1952-02-19

Knut Hamsun


Hamsun, Knut. (Benetako izena Knut Pederson). Norvegiar eleberrigilea (Lom, Gudbrandsdal, 1859 - Nørholm, Grimstad ondoan, 1952). Haurtzaro latza izan ondoren lanbide askotan aritu zen Norvegia osoan zehar. Bi aldiz emigratu behar izan zuen Ameriketara. Kopenagen bizi zela, Sult (1890, Gosea, J.M. Mendizabalek euskarara itzulia) eleberri autobiografikoa argitaratu zuen. Norvegiako literaturan benetako iraultza ekarri zuen eleberri arrakastatsu horrek; obra horretan Hamsunek bere poetika erakutsi zuen: gizartearen deskribatze molde errealistaren gaitzespena eta arimaren bizitza, inkontzientearen, ametsaren eta misterioaren goresmena. Nietzsche, Strindberg, Byron eta Dostoievskiren eragina izan zuen, eta izadira itzultze erromantikoa eta menturazko bizitza laudatu zituen bere eleberrietan: Mysterier (1892, Misterioak), Pan (1894), Victoria (1898). 1904an Bihotz basatia izeneko poema bilduma argitaratu zuen. Nekazari zibilizazioaren suntsipenak sorturiko sentimena islatu zuen bere obra nagusian: Markens grøde (1917, Lurrak emandako uzta). Sentipen primitiboak mugitzen duen arlote librea gai hartuta trilogia bat idatzi zuen: Arloteak (1927), Augusto (1930) eta Bizitza aurrera doa (1933). Bere ideiek nazionalsozialismoa onartzera eraman zuten 1930etik aurrera eta Quisling-en gobernuaren eta Norvegian sartuak ziren alemaniarren alde egin zuen. Gerra amaiturik, traizioagatik epaitu zuten eta, haren adina zela eta, hiru urtez (1945-1948) eritegi batean sartu. Bertan eguneroko bat idatzi zuen: Belarra hazten den bideetan zehar (1949). n 1920an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Gosea

itzul.: Juan Mari Mendizabal

Ibaizabal, 1990

Literatura Unibertsala 7

KRITIKAK

Gosea – Karlos Zabala, Euskaldunon Egunkaria (1992-04-24)

Azken kritikak

Odolaren sua
Irene Nemirovski

itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaďs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]