euskarari ekarriak

1.126 idazle / 2.836 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1788-02-22 / 1860-09-21

Arthur Schopenhauer


Schopenhauer, Arthur. Alemaniar filosofoa (Danzig, 1788 - Frankfurt, 1860). Filosofiako ikasketak egin zituen Göttingen-en eta Berlinen. 1814-1818. urteen bitartean Weimar-en bizi izan zen eta Goethe ezagutu zuen han. 1819an, bere obra nagusia argitaratu zuen: Die Welt als Wille und Vorstellung (Mundua borondate eta irudikapen gisa). Platonek, Kantek eta budismoak eragin handia izan zuten berarengan. Schopenhauer-ek itzal handia izan du XX. mende hasierako Europako pentsamenduan. Obra nagusiak: Die Welt als Wille und Vorstellung (1918, Mundua borondate eta irudikapen gisa), Über den Willen in der Natur (1836, Naturaren hautamenaz), Die Beiden Grundprobleme der Ethik (1841, Etikaren funtsezko bi arazoak), Parerga und Paralipomena (1851, Parerga eta Paralipomena) eta Aphorismen zur Lebenswisheit (Aforismoak bizitzaren jakinduriari buruz). n Schopenhauer-en filosofia. Schopenhauer-entzat mundua irudikapen hutsa da, sentipenek egituratzen dutena; ez du bereizketarik egiten gertakariaren eta horren itxuraren artean, biak uztartzen baititu. Mundu honetako formak, munduko gauzakiei itxura ematen dietenak, espazioa, denbora eta kausalitatea dira, eta giza sentipenek antolatu eta egituratzen dituzte horiek. Hala ere, une jakin batzuetan gizonak mundua ez du atzematen gertaera edo fenomeno huts gisa, zerbait sakonago den eta beragandik hurbilago dagoen zerbait bezala baizik: horri ni-a deitzen zaio. Ni-a, alde batetik, gorputz gisa hauteman daiteke, baina denboraz eta espazioaz haraindi dagoen zerbait ere bada, eta askea da gainera: horri borondatea deitzen zaio. Gizona bere izateari lotzen zaio lehenik eta behin, eta izate hori bizitzeko borondatea da funtsean. Mundu honetako gauza bakoitzak izateko borondatea du eta hala agertzen da kanpora, bai mundu bizigabean, bai bizian eta baita kontzientziaren esparruan ere. Errealitatea, bada, borondatea da funtsean. Baina nola nahi izateak etsipena dakarren, nahia bete ezin denean, borondatea atsekabe etengabea da. Plazerra, beraz, atsekabe horren etenaldia da eta iragankorra da guztiz; bizitza bera, funtsean, atsekabea eta oinazea da. Horrela bada, Schopenhauer ezkor eta etsikorra da. Bizitzeko borondatea, beti ere asegabea baita, atsekabea da eta, beraz, mundua bera eta gizonaren bizitza ere hala dira. n Schopenhauer-en etika. Schopenhauer-en etika ideia hartan oinarritzen da; hala, sentimendu morala errukia da, beste gizonen atsekabea arintzea. Hori da, hain zuzen, jakintzaren, artearen eta, batez ere, musikaren helburu behinena; baina sendabide iragankorrak dira guztiak. Salbabide bakarra bizitzeko borondatea gainditzea da; borondatea itzaltzen bada, nirvanan sartzen da, eta ezerezean murgiltze hori da onik handiena, salbabide egiazkoa eta nahi asegabeak ematen duen atsekabearen eta oinazearen sendabide bakarra. Horrez gainera, Schopenhauer-en etika determinista zen; hau da, berarentzat gizona berez da ona edo gaiztoa sortzen denetik hil arte. Sokratek ez bezala, Schopenhauer-ek uste zuen bertutea ezin zela irakatsi, gizona on edo gaizto jaio eta aldaezina denez.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Mundua nahimen eta errepresentazio gisa

itzul.: Xabier Mendiguren

Klasikoak, 1999

Pentsamenduaren Klasikoak 59

Naturako nahimena

itzul.: Xabier Mendiguren

Klasikoak, 1993

Pentsamenduaren Klasikoak 15

Azken kritikak

Post-it bizitzak
Iolanda Zuņiga

itzul.: Iņigo Roque
Iraitz Urkulo

Hobe kontatzen ez badidazu
Askoren artean

itzul.: Gerardo Markuleta
Amaia Alvarez Uria

Plazeraren gau ilunekoak
Francis Scott Fitzgerald

itzul.: Garazi Arrula / Iņigo Roque
Javier Rojo

Post-it bizitzak
Iolanda Zuņiga

itzul.: Iņigo Roque
Danele Sarriugarte

14
Jean Echenoz

itzul.: Gerardo Markuleta
Javier Rojo

Zerua gainbehera dator
Lorenza Mazzetti

itzul.: Xabier Olarra / Fernando Rey
Garbiņe Ubeda Goikoetxea

Poeta katalan garaikideak
Askoren artean

itzul.: Gerardo Markuleta
Jose Luis Padron

Poeta katalan garaikideak
Askoren artean

itzul.: Gerardo Markuleta
Igor Estankona

Dantzaldia
Irene Nemirovski

itzul.: Eider Rodriguez
Aritz Galarraga

Gizon bat lotan
Georges Perec

itzul.: Juan Luis Agirre
Hasier Rekondo

Azken sarrerak

2014 Iraila

Nicanor Parra
Hamar poema

Wilfred Owen
Gerlako poemak

2014 Abuztua

Julio Cortazar
Kronopioen eta famen istorioak

J. Sheridan Le Fanu
Maizter misteriotsua

2014 Uztaila

Jean Jaures
Odol hotza behar

Mervyn Wall
Haiek ere
zerbitzua ematen dute

2014 Ekaina

Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak

Ford Madox Ford
Historiarik goibelena

Ambrose Bierce
Euskaratutako lanak

Machado de Assis
Alienista

Willa Cather
William Tavenerren sentimentaltasuna

Pablo Neruda
Amodiozko poemak

Arsenio Iglesias
Zazpi poema

2014 Maiatza

Ezabatuak
idazle alemanak

Lima Barreto
Kalifornia Berria

2014 Apirila

Alejo Carpentier
Historiarik gabeko bidaia baten kronikak

Gabriel Garcia Marquezen heriotzarenean

2014 Martxoa

Octavio Paz
Eguzki Harria

Frederi Mistral
Gure Herriari

Trakl, Marįal, Cesaire
Munduko Poesia kaierak

Violeta Parra
Eskerrak bizitzari

Leopoldo Maria Panero
lau poema

Luisa Villalta
zazpi poema

Ausias March
zazpi poema

William Burroughs
Apaiza

2014 Otsaila

Pete Seeger
hamahiru kantu

Jose Emilio Pacheco
bi poema

2014 Urtarrila

W.B. Yeats
hemeretzi poema

Anibal Machado
Biaduktoko suizida

Juan Gelman
bederatzi poema

Katherine Mansfield
Panpina-etxea

[Sarrera guztiak ikusi]