euskarari ekarriak

1.059 idazle / 2.678 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1844-03-30 / 1896-01-08

Paul Verlaine


Verlaine, Paul. Frantses poeta (Metz, 1844 - Paris, 1896). Oso gazte hasi zen poemak idazten, Parisko literatura giroan sartuta. Lehen poema liburuak, Poèmes saturniens (1866, Saturnoren poemak), parnasianismoaren eraginpean eginak dira. Hurrengoek, Les Fêtes Galantes (1869, Jai galaiak), Watteau margolariaren estiloko giroan, pertsonaia xume sentsualak agertzen dituzte. Garai hartan Mathilde Mauté ezagutu zuen, eta hiru urte geroago harekin ezkondu zen; urte haietako zoriona kantatzen dute La Bonne Chanson (1870) saileko poemek, bizimodu lasai eta sotil baten gogoa adieraziz. Rimbaud poeta ezauguturik, ordea, bertan behera utzi zituen asmo haiek: emaztea eta seme jaio berria utzi, eta Frantzian, Belgikan, eta Londresen ibili ondoren, liskar eta errieta ugariekin, Verlainek bi tiro jo zizkion Rimbaudi, eta kartzelan sartu zuten bi urtez. Garai hartan idatzi zituen bere poema onenetarikoak, Romances sans paroles (1874) liburuan bilduak; liburu horretako lehen poemetan, bereziki, frantses literaturan nekez oso gutxitan den musikaltasuna lortu eta esperimentu prosodiko ausartak egin zituen Verlainek. 1874an katoliko egin zen; garai hartan poema mistikoak idatzi zituen, Sagesse (1874-80) eta Amour (1888-92). Gero, ordea, alkoholismoa zela eta miserian bizi izan zen; aldi berean halako ospea lortu zuen poeta sinbolista eta "dekadente"-en artean. Giro hartan arrakasta handia izan zuten Poètes maudits (1884, Poeta madarikatuak; T. Corbière, Mallarmé eta Rimbaudi eskainia), eta Jadis et Naguère (1884, Antzina eta oraintsu; bertan dago L'art poétique) lanekin. Pieza erotiko batzuen ondoren, Parallèlement (1889), Liturgies intimes (1892), Elizako jaiei buruzkoa, eta Epigrammes (1894), gai desberdinetakoa, agertu ziren. n Verlaine da frantses poeten artean lirismo handiena lortu duenetako bat. Hitz-musika modernoaren aitzindarietako bat izan zen, eta poeta erromantikoen eta sinbolisten arteko zubia. Poesia hoberenetan bere aurrekoen erretorika handinahia hautsi zuen, eta frogatu zuen frantses hizkuntza, baita egunoroko esapideetan ere, giza sentipenen alderdi berriak komunikatzeko gauza dela, irakurlea beretzen duten iradokizun eta lausotasunaren bidez; hitzen soinuen bitartez musika egin zuen, ohiko edukien bidez baino indar handiagoz; izan ere, Verlaineren lan hoberenetan ez baita ageriko eduki intelektual edo filosofikorik.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Paul Verlaineren bi poema uzkizale

itzul.: Hedoi Etxarte

Zuzeu, 2012

Larrazkeneko kanta

itzul.: Luigi Anselmi

Bertzerenak, 2006

Pamiela

Andrelagunak "Balkoian"

itzul.: Joakin Balentzia

Korrok-6, 1985

Udazken kantua

itzul.: Gabriel Aresti

Euzko-Gogoa, 1954

Goizparkiak

itzul.: Lauaxeta

Euzkadi, 1931-martxoa

Green

itzul.: Lauaxeta

Euzkadi, 1930-otsaila

Euria dagi

itzul.: Lauaxeta

Euzkadi, 1930-martxoa

Leuntasuna

itzul.: Lauaxeta

Euzkadi, 1929-martxoa

Azken kritikak

Odolaren sua
Irene Nemirovski

itzul.: Jose Antonio Sarasola
Saioa Ruiz

Madame Bovary
Gustave Flaubert

itzul.: Patxi Apalategi
Mikel Garmendia

Venusen delta
Anaďs Nin

itzul.: Garazi Arrula
Iratxe Esnaola

Zer da artea?
Leon Tolstoi

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Nire amaren autobiografia
Jamaica Kincaid

itzul.: Alberto Martinez de la Cuadra
Amaia Alvarez

Meaulnes Handia
Alain Fournier

itzul.: Monika Etxebarria
Iratxe Esnaola

Bizitza amets
Calderón de la Barca

itzul.: Xabier Paya
Karlos del Olmo

Ipuin irlandarrak
zenbait egile

itzul.: Karlos del Olmo
Mikel Asurmendi

Krimenak
Ferdinand von Schirach

itzul.: Anton Garikano
Saioa Ruiz

Gure garaiko heroia
Mikhail Lermontov

itzul.: Jose Morales Belda
Javier Rojo

Azken sarrerak

2013 Maiatza

Monique Wittig
hiru kontakizun

Miklos Radnoti
bost poema

2013 Apirila

Cesar Vallejo
zenbait poema

2013 Martxoa

Scott Fitzgerald
Hamarkada galdua

Takiji Kobayashi
1928-03-15

2013 Otsaila

Rene Char
Zazpi poema

Ursula K. Le Guin
Legez kanpokoa

2013 Urtarrila

Denis Diderot
Teosofoak

Vladimir Nabokov
Lehen amodioa

Juan Benet
Lehenengo alegia

2012 Abendua

Pio Baroja
Agur, bohemia!

Erik Satie
Medusaren azpijokoa

Sean O'Casey
Libra bat kobratu nahi dut

Max Aub
Konkordia plazako hitzaldia

2012 Azaroa

James Baldwin gogoan

Ipuin gogoangarriak
hainbat egile

2012 Urria

Ingeborg Bachmann
Zazpi poema

Wolfgang Borchert
Gauez lo egiten dute arratoiek

2012 Iraila

John Cheever
Igerilaria

[Sarrera guztiak ikusi]