1809-09-06 / 1892-10-06
Alfred Tennyson
jaio zen duela 201 urte

Tennyson, Alfred. Ingeles poeta (Somersby, Lincolnshire, 1809 - Aldworth, Surrey, 1892). Victoria erreginaren garaiko poetarik garrantzitsuenetakoa izan zen. 1827. urtean bertso bilduma txiki bat argitaratu zuen anaiarekin batera: Poems by two brothers (Bi anaien poemak). Hurrengo urtean Cambridge-ko Trinity College ikastetxean ikasten hasi zen eta han A.H. Hallam-en lagun egin zen. 1830. urtean Poems Chiefly Lyrical (Poema lirikoak bereziki) bakarkako lehen liburua argitaratu zuen. Hurrengo urtean ikasketak utzi behar izan zituen aita hil zitzaionean. 1832. urtean bere bigarren poema bilduma argitaratu zuen: Poems (Poemak), The Lotus Eaters (Loto jaleak) eta The Lady of Shalott (Shalott-eko dama) poema ezagunak haien artean. 1833. urtean bere lagun Hallam-en heriotzak eragin handia izan zuen beregan, eta In memoriam (1850) obra idazteari ekin zion haren ohoretan. Ia hamar urte ezer argitaratu gabe egon ondoren, 1842. urtean hirugarren poema bilduma argitaratu zuen, Ulysses eta Locksley poemak barne, eta 1847. urtean The Princess (Printzesa) kontakizun poema bilduma. 1853. urtean Wight uhartera erretiratu zen eta han egon zen 1869 arte. Garai hartan ere obra ugari argitaratu zuen: Ode on the Death of the Duke of Wellington (1852, Wellington dukearen heriotzari eskainitako oda), Maud and other Poems (1855, Maud eta beste poema batzuk), Idylls of the King (1859, Erregearen Idilioak), Enoch Arden (1864). 1875-1879 bitarteko urteetan historiari buruzko hiru drama idatzi zituen: Queen Mary (Maria erregina), Harold eta Becket. Poesian erabili zuen teknikarengatik, eta hizkuntzan eta pentsamenduan sakondu izanagatik maisu handitzat hartua izan da, bere garaiko gizarteak haren lanak ongi hartu ez zituen arren.
Errotariaren alaba
itzul.: Luigi Anselmi
Bertzerenak, 2006
Pamiela
1925-09-06 / 2008-01-12
Angel Gonzalez
jaio zen duela 85 urte

González, Angel. Espainiar olerkaria (Oviedo, 1925). Espainiako "Berrogeita hamar"eko belaunaldian sartua izan da. Gai sozialak, maitasuna eta barne ikuspegiak landu zituen bere olerkietan, tonu ironikoaz gehienetan. Harenak dira: Aspero mundo (1956, Mundu lakarra), Sin esperanza, con convencimiento (1961, Esperantzarik gabe, uste oso betean), Grado elemental (1962, Oinarrizko gradua), Tratado de urbanismo (1967, Hirigintzako eskuliburua). Bere olerkiak bildu zituen 1968an eta 1972an Palabra sobre palabra (Hitza hitzaren gainean) bilduma eman zuen argitara.
Nahikoa dut horrekin
itzul.: Harkaitz Cano
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
Segundorik luzeena
Bill S. Ballinger
itzul.: Xabier Olarra
Iker Zaldua
Segundorik luzeena
Bill S. Ballinger
itzul.: Xabier Olarra
Karlos del Olmo
Piknika izotzetan
Andrei Kurkov
itzul.: Olga Mtz. de Marigorta
Mikel Garmendia
Herioa eta dontzeila
Ariel Dorfman
itzul.: Fito Rodriguez
Iker Zaldua
Lagun armatua
Raul Zelik
itzul.: Edorta Matauko
Goizalde Landabaso
Piknika izotzetan
Andrei Kurkov
itzul.: Olga Mtz. de Marigorta
Saioa Ruiz
Amorruaren ume
Jim Thompson
itzul.: Miel Anjel Elustondo
Karlos del Olmo
Ikusezin
Paul Auster
itzul.: Oskar Arana
Ander Arana
Basamortua
J.M.G. Le Clezio
itzul.: Luis Berrizbeitia
Saioa Ruiz
Ikusezin
Paul Auster
itzul.: Oskar Arana
Beñat Sarasola
2010 Iraila
Eça de Queiros
Mandarin zaharra
2010 Abuztua
Jaroslav Hasek
Xveik soldadu onaren menturak
Guy de Maupassant
Fantasiazko ipuinak
2010 Uztaila
William Faulkner
Hotsa eta Ardaila
2010 Ekaina
Italo Svevo
Bidaia sentimental laburra
2010 Maiatza
Madame de La Fayette
Clevesko Printzesa
Jose Saramago
Lisboako Setioaren Historia
2010 Apirila
Giorgio Bassani
Finzi-Continitarren lorategia
Laurence Sterne
Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar
2010 Martxoa
Hans Christian Andersen
Hemeretzi ipuin
Carlos Fuentes
Artemio Cruzen heriotza
D.H. Lawrence
Birjina eta Ijitoa
2010 Otsaila
Zenbait poeta katalanen antologia
Heinrich von Kleist
Michael Kohlhass
J.D. Salinger
Zekale artean harrapaka
Egun zoragarria banana-arrainarentzat
2010 Urtarrila
Adelbert von Chamisso
Peter Schlemihl-en istorio miresgarria